Cookieak darabilzkigu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Informazio gehiago lortzeko edo konfigurazioa aldatzeko zoaz gureCookie Gidalerroak Aceptar-cookies

Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea

943 31 60 40

OSTALARITZA SEKTOREAREN NEURRIRA EGINDAKO ZERBITZUA

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko profesionalek sektorearen inguruko ezagutza zabala dute, eta horren harira sortu dugu ondorengotza prozesuan laguntzeko zerbitzua.

Proiektu berri batean murgiltzen denaren bokazioa; lan-taldeak zuzentzeko gaitasuna; ostalaritzako jarduerari loturiko ezagutza teknikoak eta gestioari dagozkionak; negozioaren etorkizuneko aukerak onestasunez jakinaraztea... Transmisio prozesu baten funtsezko elementuak dira horiek. Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko profesionalek kontuan hartzen dituzte faktore horiek kasu bakoitza aztertu eta laguntzeko garaian.

Negozioaren eskualdatzea desberdin planteatzen dugu ordezko pertsona aukeratua badago (familiako norbait edo establezimenduko langileren bat) edo norbait bilatu behar bada.

Establezimendua eskualdatu nahi dut eta pertsona egokia topatu dut

Hau bada zure kasua, hauek izango lirateke jarritu beharreko pausoak:

  • Harrera-bilera eta zerbitzuaren azalpen zehatza. Informazio datu-orria bete eta transmisio proiektuari hasiera ematea.
  • Negozioari buruzko informazio gehigarria ematea. (Kontabilitate eta finantza egoerak; ibilgetua balioztatzea -beharra balego-; lan-taldearen egitura...).
  • Jarduera eta hautagaiaren profila aztertzea. Laguntza-zerbitzuak determinatzea (beharra balego) eta proiektuaren aurrekontua prestatzea.
  • Zuzenbide eta merkataritza aholkularitza
  • Kontabilitate eta zerga aholkularitza
  • Zuzendaritzaren prestakuntza-beharrak hautematea:
    • Lan-taldeen zuzendaritza
    • Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa
    • Marketina eta posizionamendua
    • Jarduera burutzea eta eskaintza osatzea
  • Transmisioaren negoziazio prozesua, familiako protokoloa idaztea eta enpresaren balorazioa egitea (transmisioa egiten duenak eskatzen badu soilik).
  • Transmisio-eragiketa gauzatzea
  • Jardueraren jarraipen plana (1 urte), Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko laguntza-taldearen eskutik.

Establezimendua eskualdatu nahi dut eta eroslea behar dut

Hau bada zure kasua, hauek izango lirateke jarritu beharreko pausoak:

  • Harrera-bilera eta zerbitzuaren azalpen zehatza. Informazio datu-orria bete eta transmisio proiektuari hasiera ematea.
  • Negozioari buruzko informazio gehigarria ematea. (Kontabilitate eta finantza egoerak; ibilgetua balioztatzea -beharra balego-; lan-taldearen egitura...). Zerbitzuaren aurrekontua zehaztea eta konpromiso-kontratua sinatzea.
  • Jardueraren analisia eta “establezimenduaren salmenta koadernoa” lantzea:
    • Negozio ereduaren deskribapena
    • Aktiboen balorazioa
    • Know-How eta Merkataritza Fondoaren determinazioa
    • Negozioaren balorazioa
    • Jardueraren transmisio ereduaren definizioa

    (Establezimenduaren baloraketa Gipuzkoako Ostalaritza Elkartetik kanpoko hirugarren enpresa batek aurrera eramango du.)

  • Erosle potentzialak identifikatzea eta kontaktuak kudeatzea
  • Neurrira eginiko Komunikazio Plana lantzea
  • Elkarteko hedabideen bitartez sustapena egitea: Webgunea, Facebook, Aldizkaria, Bazkideentzako mailinak
  • Jardueraren salmenta-prozesuan laguntzea
  • Salmenta prozesua ixtea eta transmisioa formalizatzea

Informazioa gure negozio-transferentzia aholkutaldeak kudeatzen du. Gure planean egokitzen dela uste baduzu edo soilik informatu nahi baduzu, gure imprimakiaren bidez gurekin harremanetan jarri.

Transmisio imprimakia deskargatu

Katalogoa deskargatu